XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ni haserretu egiten nintzen gaua eta ametsak oso berandu etortzen zirelako.

Gau batean, ordea, balkoian patxadan nengoela, ilargi lodikote bat ikusi nuen ateratzen.

Orduan bere zilarrezko bideari begira geratu nintzen, txoratuta bezala...

Gero, oheratu nintzenean, betiko Zubia ikusi nuen ametsetan.

Lasterka hasi, eta ez nintzen, ba, gero eta gertuago sentitu, gero eta gertuago!

Azkenean iritsi nintzen Zubiaren mutur batera, eta han Zubia airean mantentzen zela ikusi nuen, eta oso urrutiraino igotzen zela.

Hala ere, eta penaren penaz, inguru hartan ez nuen mutilaren arrastorik batere aurkitu.

Nekatuta nengoen eta kolore berdetik zintzilik zegoen kristalezko ontzitxo bat hartu nuen (ametsetan ze gauza arraroak gertatzen diren, ezta?), eta berdetik ezezik, beste koloreetatik ere edan nuen: urdina, morea, txuria...

Eta zein baino zein goxoagoak iruditu zitzaizkidan.